miércoles, 2 de mayo de 2012

Aurkezpenen jarraipena II

Egun honetan aurkezpenekin jarraitu dugu, eta zelako aurkezpenak! Harritzekoa da zenbat aurkezpen desberdin eta zein politak! Irakasgai honetan denok egin dugu lan bera, baina kuriosoa da ikustea nola lan berak pertsona bakoitzari gauza desberdin bat transmititu, sentiarazi, pentsarazi… dion; eta besteok aukera izan dugu ikusteko. Nolabait esateko, aurkezpenek ahalbidetu egin digute besteei zabaltzen eta besteok kontatutakoaz gozatzen. Horretaz gain, gauzak adierazteko eta espresatzeko modu desberdinak ikusi ditugu… gauza asko zeinez asko ikasi dugun. Guretzat oso esperientzia polita izan da.

Egun honetan guk klase praktikoen aurkezpena egin genuen eta oso sentsazio ona ere izan genuen, jendeak adi egotea eta disfrutatzea ordu askotan prestatutako lana, eskertzekoa da. Eta ez hori bakarrik, azken emaitza horretan talde lanean egindako lana ikustea poztu egiten du, orduak eta orduak eman arren, egindako lanaz oso pozik gaude. Saiatu ginen, aurrekoan bezala, jendeak ikusi ohi duen ikuspuntutik ikusi beharrean, beste ikuspuntu batetik lana fokatzea eta aurkezpenean gure sentsuekin jolastuz gure bideoaren helburua zein zen adieraztea. Guk hasieran bideo bat jarri genuen lasaitasuna transmititzen zuena, baina gero, bat-batean izugarrizko aldaketa jasaten zuena eta denetariko argazki eta musika agertzen zena, eta hori gutxi balitz zapore eta testura desberdinetako jakiak ere ukitu eta dastatu zituzten bertan egon ziren klasekideek. Horrekin adierazi nahi izan genuen gure bizitzan denetariko momentuak izan genituela, goxoak, gatzak… Eta hau guztia lau sentsuak erabiliz: entzumena, dastamena, ukimena eta ikusmena transmititu nahi izan genuen. Bigarren bideoarekin, aurreko ideiarekin jarraituz, guk honelako esperientziak izanda, guri bizitzak demostratu egin digu irakasle moduan zelan izan nahi ez dugun, guk argi dakigu nola izan nahi ez garen, eta beraz, hori jakinda zer eta zelan izan nahi dugun azaltzen dugu.

Beste gehiagorik esan gabe, animatzen zaituztegu bideoak ikustera!! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario