miércoles, 28 de marzo de 2012

Teknografiak eta narrazioak igotzen

Gaurko klasean teknografia eta narrazioak internetera igotzeko metodo ezberdinak ikusi ditugu, eta behin hauek ikusita, bideoen eta narrazioen url-ak lortzeko aukera izatea, hauek gure blog-etan igotzeko. Honela izanik, ondorengo metodoak ditugu aukeran:

Teknografiak igotzeko metodoak:

a) youtube-ra igotzea

b) vimeo-ra igotzea

Bi aukerak oso antzekoak dira. Bertan harpidetzearekin (youtube-en gmail kontuarekin nahikoa litzateke) bideoak igotzeko aukera daukagu.

Narrazioak igotzeko metodoak:

a) Google Docs-era igotzea (gmail kontuarekin)

b) ISSUU-ra igotzea

Teknografiekin gertatzen den bezala, oso antzeko metodoak dira, harpidetu ostean igotzeko aukera ematen duten heinean, baina aipagarria da ISSUU-ra igotzeak berezitasun aipagarria dakarrela, izan ere, programa honek idazlanak liburua izango balitz bezala aurkezteko aukera ematen duela, askoz erakargarriagoa eginez.


Azalpen honetaz aparte, klasea nahasia izan da, bakoitzaren teknografia eta narrazioak interneten eskegitzeko momentuan "pribatasuna" galtzeko beldurra dela eeta. Esan beharra dago, bideo eta narrazioak bakoitzak nahi duen bezala egiten dituela erakusgarri, hau da, url-a daukatenek bakarrik ikus dezaketela, denon aukeran jartzea modu aske baten, edota inork ere ez ikusteko aukera izatea. Baita ere, edozein momentutan bideoa eta narrazioak internetetik ezabatzeko aukera dago, beraz, gure aldetik ez dogu "pribatitasun" falta hori sumatu eta gure lanak lasai asko igo ditugu.

Ikaskide guztien teknografia eta narrazioak ikusgarri daude moodle-en

domingo, 25 de marzo de 2012

Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan

Oso interesatuta gaude teknologia berrien inguruan eta horren inguruko informazioa bilatzen egon gara, batez ere eskolan zentratuz eta horren inguruko oso lan ona aurkitu dugu! Lan hau honela deitzen da: Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan. Asko gustatu zaigunez eta berataz asko ikasi dugunez zuekin ere konpartitu nahi genuke.




miércoles, 21 de marzo de 2012

Portafolioa eta teknografia

Gaur klasean gauza asko egin ditugu:
                           
                    Taldeka klasearen aurrean orain arte egin duguna azaldu dugu. Horretan batez ere gure blogaren inguruan (gure garapena, zailtasunak…) eta gure teknografien  inguruan hitz egin dugu. Zertarako balio digu honek? Gure garapen maila ikusteko, besteek lan hauen inguruan bizitutako esperientziak entzuteko, besteen ekarpenen eta idei berrien bidez ikasteko… Azken batean, guztiok batera (taldeka lan eginez) gure ezagutzak esanguratsuagoak bihurtzen dira.

Taldekideok hitz egin dugu gure artean eta teknika oso ona iruditu zaigu (aurretik komentaturiko gauzengatik).
                   Behin talde guztiak ariketa hau egin eta gero, irakasleak portafolioaren inguruko hiru dokumentu erakutsi eta irakurri dizkigu. Honako hauek izan dira:  



            

    Hauei esker protafolioaren inguruko ideia askoz argiago geratu zaigu. Beraz, irakurleok, zuek ere protafolioaren inguruan gehiago jakinez gero jo ezazue aurretik jarri ditugun dokumentuetara!

Honez gain teknografia egiteko oso interesgarriak diren bi dokumentu ere erakutsi dizkigu:
  

  •            
                  Honen ostean, hitz magikoen ariketa egin genuen, hau da, momento horretan bakoitzari bururatzen zitzaion hitza esan behar zuen. Edozein hitz esan zitekeen, gauza da momento horretan pentsatutakoa edo sentitutakoa adieraztea.

     
    Gero, Joxemi Correaren “Zertarako teknologia berriak?” deituriko Power Pointa ikusi genuen. Honetan gauza asko aurki daitezke, baina batez ere, Power Pointaren izenburuaren galderari erantzuteaz gain, eredu bankarioaren eta konstruktibistaren arteko bereizketa aurkitu dezakegu eta etorkizuneko irakasleontzat hezkuntzan erabiltzeko hainbat programa.    

     
    Azkenik, Steve jobs-en hitzaldiaren bideoa ikusi genuen. Gizon hau Macintosh-eko sortzaileetariko bat izan zen. Oso interesgarria da pertsona honek nola ustartzen duen bere identitate profesionala eta akademikoa; eta ikustea gomendatzen dizuegu! Gainera orain teknografiak egiten ari garela, gizon honek pertsona askoren aurrean berea nola egin zuen ikustea oso ondo dator! 

     

                                                                               
    Saioen dinamika:  

    ·          Talde bakoitzaren garapena azaldu (portafolio/teknografia).
    ·         Portafolioaren inguruko dokumentuak.
    ·         Teknografiaren inguruko dokumentuak.
    ·         Hitz magikoak.
    ·          Joxemi Correaren “Zertarako teknologia berriak?”
    ·          Steve jobs-en hitzaldiaren bideoa.



Gure teknografiak egiten izandako esperientziak

            Teknografia egiteko euskarri digital berezi samarra erabili dugu, zaila ez den arren, bere egitura nahiko bitxia da, bideo bat egiteko aukera ematen digulako, argazkiak, musika, letra eta gure ahotsa propioa erabiliz. Programa hau “Movie Maker” da hain zuzen ere. Arestian aipatu dugunez, Movie Maker programa erraza eta oso malgua da, hortaz, lan ezberdin asko egiteko aukera ematen du. Hori dela eta, gure taldea lau personek osatzen duten heinean, lau teknografia erabat ezberdin sortu dira. Hona hemen taldekide bakoitzaren esperientzia:


Ekain: Teknografia egiten izan dudan esperientzia nahiko ona izan da. Denbora luzea eman behar izan dut bera egiteko, baina ez zait zaila iruditu. Identitatea sortzen eman dugun bizipenari buruz egin behar genuen teknografia, eta nik argi neukan hasieratik nolako identitatea daukadan gaur egun, nola iritsi naizen nagoen momentura, nola haibat unibertsitate eta lanetatik pasatu naizen irakasle izateko nahira iritsi arte.
Esan bezala, denbora asko eman dut teknografia egiteko; alde batetik, gustuko dudan lan bat delako eta ondo egitea gustatzen zaidalako, hau da, argazkiak ondo aukeratu eta orden eta denbora egokian jarri musikarekin bat etortzeko, eta beste alde batetik, ordenagailuarekin arazoak izan ditudalako.
Orain lana bukatuta ikusten dudanean, oso pozik nago egindako lanarekin.

Irati: Niretzat oso esperientzia ona izan da, izan ere, ni nolakoa naizen eta zergatik naizen horrela pentsatzera ahalbidetu didalako. Eta honekin batera nire hezkuntza nolakoa izan den gogoratu dut eta oso garrantzitsua dena, nolako irakasle izango naizen edo nolako irakasle izan nahi dudan hausnartzera bultzatu nau.
Hasiera batean, esan behar dut, lana ez nekiela nondik hartu, ez nion egiteari sentsurik aurkitzen eta horretaz gain, programarekin arazoak izango nituela pentsatzen nuen, izan ere, aurretik eginiko lanetan ia denbora gehiago ematen nuelako programak zituen arazoak konpontzen bideoa egiten baino eta hori guztia pentsatzeak asko desmotibatu ninduen. Baina bideo hau egitean, hasiera zaila izan arren, bestea pixkanaka-pixkana egin dut eta ez dut arazorik izan programarekin. Egia esan, programarekin arazorik izan ez dudanez, aurreko esperientzietan izan nuen tentzio eta frustrazio hori ez dut izan.
Bideoan sentitu dudana azalerazten saiatu naiz eta oso gustura egin dut lan.
Azkenik, komentatu nahi nuke bideoak eragina izan duela nigan; batez ere, iraganean eta etorkizunean hausnartzera bultzatu bainau eta aurretik esan moduan, nik izandako hezkuntzan eta nolako irakasle izan nahi dudanean pentsatzera sustatu bainau. Berriz ere, esperientzia oso ona.



Haizea: Bakoitzaren orainaldiak iraganeko esperientziez osatzen da; batzuetan, bizipen hauek oroimena alaitasunez liluratzea lortzen dute behin eta berriro, baina beste batzuetan, momentu zehatz batean sentitutako atsekabea, galera eta tristura berriro ere, ekartzen lortzen dute. Modu batean edo bestean, bizipen guzti hauek eragin zituzten emozio eta sentimenduak, gure oroimenaren edota gure sakontasunaren ezinbesteko ondareak dira hauek garena osatzen lagundu egin digutelako.

“Garena osatzen lagundu digute” hauxe da nire sakontasuna konpartitze ahalegin honetan hartu izan nuen abiapuntua. Ez baitira gutxi izan gainditu behar izan ditudan erronkak, momentuan, latzak, baina egun, ez nituzke beste edozeinetatik aldatuko, bidean ikasi dudana ondarerik aberatsena, indartsuena eta aldi berean, ahulena baita,  modu askotan konpartitu ahal dudana baina modu batean konpartitzea erabaki dudana: pertsonala, sakona eta zintzoa.


Idoia: Teknografia egitea apur bat kostatu zait, izan ere, nire bizitza pertsonalari buruz hitz egitea kostatzen zait eta hainbat pasarte gogoratzea izugarri mintzen nau. Hori dela eta ekidin dut familiari buruzko gaiak ikutzea eta saiatu naiz nire bizitzaren alderdi politenak azaltzen eta ezagutarazten. Programari dagokionez ez dut uste oso programa zaila denik erabiltzeko eta berez, oso lan polita da klasean lantzeko, teknologia berriak lantzeaz gain pertsonari garrantzia ematen zaiolako eta aukera ematen diolako bere burua aurkerzten modu ezberdin  batean. 

viernes, 16 de marzo de 2012

Irakaskuntza gizarte industrialean

Hona hemen prestatu dugu eskolan ikusitako bideoaren laburpena:

“IRAKASKUNTZA GIZARTE INDUSTRIALEAN”

Konpetentzia digitalak: Manuel Arias

Orain arte, irakaskuntza prozesua hurrengo urratsetan oinarritu izan da:

1.      Hainbat datu buruz ikasi gero erreproduzitzeko.

2.      Erabilitako metodologia erakusketa izan da.

3.      Irakaslea eskolaren protagonista izan da.

Baina teknologia berriak hori aldatzeko aukera ematen digu, izan ere, arestian aipatutako eredua zaharkituta geratu da. Hori dela kausa, egun beharrezkoa da gure buruari hurrengo galdera egitea: Egun, zer da alfabetatzea?
Teknologia berriek konpetentzia berri bat eskentzen digute, informazioaren tratamendua eta konpetentzia digitala hain zuzen ere. Horrexegatik egungo hezkuntza ezinbestekoa da hurrengo puntuak lantzea:

1.      Informazioa bilatzen ikasi.                       }              Honek arazoak planteatzen ditu:

2.      Teknologia berriak erabiltzen ikastea.    }             ahalegin kognitibo handia egin behar   

3.      Informazioa ezagupenean bihurtu.        }              da.

Gainera, ezin da ukatu horrelako metodologi berri batekin lan egiteko beharrezkoa dela informazioaren etika eta jarrerak modu demokratiko batean lantzea, eta hau lortzeko beharrezkoa da metodologia hau ekintzetan oinarritzea:

1.      Esperientziaren bitartez ikasi.

2.      Metodologia eraikitzailea garatzea.

3.      Taldean lan egitea.

4.      Materiak didaktiko ezberdinak erabiltzea: interneta, liburuak…

BIDEOAREN HAUSNARKETA:

Bideo ikusi eta gero argi eta garbi ikusi dugu egungo gizarte komunikazioaren gizartea dela, eta irakasle garen heinean ikasi behar dugu eskolako helburuak teknologia berriei moldatzen. Teknologia berriekin lan egitea abantaila handia suposa dezake bai haurrentzat bai irakasleontzat, izan ere, teknologia berriek espazio fisikoak baino are urrunago joaten dira. Hori dela kausa, baliteke abantaila horiek guztiak modu ez egokia batean erabiltzekotan, arazo batean bihurtzea. Ondorioz, gure aburuz beharrezkoa da eskoletan lantzea zelan eta zertarako erabili behar ditugun teknologia berriak, eta oso onfo finkatu behar dira mugak, hau da, noraino ailegatu ahal garen.

jueves, 15 de marzo de 2012

Irakaslearen erresistentziak / Baloreak

GURE ERRESISTENTZIAK ETA BALOREAK ZERIKUSIA DAUKATE IRAKASLE LANA EGITEN DUGUNEAN?

Askotan esan ohi da hurrengo esaldia:

“Profesional on batek bizitza pertsonala lanagatik bereizten du”. Guztiok noiz edo noiz erabili izan dugu esaldi hori, edo behintzak entzun izan dugu, baina gure kezka hurrengoa da: posible da bereiztasun hori egitea erabat? Non dago muga?

Gure aburuz erantzuna oso argi dago: ez. Nahiz eta profesional on batek jakin behar duen bere bizatza pertsonala lanagatik bereizten, pertsonak garen heinean, maiz gure kezkek eta beldurrek eragina izaten dute gure bizitza profesionalean.

Hona hemen erresistentzien eta baloreen eragina gugan:

Demagun irakasle den persona bat oso lotsatia dela, eta asko kostatzen zaiola jende aurrean hitz egitea, baina aldia berean oso pertsona alaia da. Irakasle honek oso mementu gatsak biziko ditu bi arrazoiengatik; batetik izugarri kostatuko zaio gainontzeko irakasleekin harremanetan jartzea eta ikasleen gurasoekin hitz egitea, bestetik sekulako amorrua izango du berak ikusten duelako lotsa horrek es diola uzten alaitasunez jokatzea.

Horrexegatik gure aburuz, bakoitza bere erresistentzien eta baloreen ezagutzailea den neurrian, jakin behar du erresistentzia eta balorea orekatzen, eta ezezkoa den gauza hori, baiezkoa den beste horrekin alderatu eta uztartu.

Azken batean argi eduki behar duguna zera da,  guztiok pertsonak gara eta denok baditugu gure alde baikorrak zein ezkorrak, eta horri aurre egin ahal izateko lehenik eta behin onartu behar ditugu eta gero hori guztia moldatzen ikasi.

sábado, 10 de marzo de 2012

Esaldi esanguratsu batzuk...

Hona hemen teknologia berrien inguruan guk irakurritako eta esanguratsuak iruditu zaizkigun esaldi batzuk:

"El futuro ya está aquí, y sólo existen dos posibilidades: ser digital o no ser" (Negroponte)

"Lo que puede hacerse se hará" (Andrew Grove)

"Las herramientas digitales se configuran de acuerdo con los deseos de las personas sobre su uso, no comportan en sí mismas ninguna civilización" (Bill Gates)

"Hay que poder imaginar algo distinto a lo que está para poder querer; y hay que querer algo distinto a lo que está, para liberar la imaginación" (Cornelius Castoriadis)

"No podemos predecir el futuro; todo lo que podemos hacer es inventarlo" (Dennis Gabor)


jueves, 8 de marzo de 2012

Baliabide digitalak kudeatzen II

Baliabide digitalen kudeaketaz ari garela, bitarteko hauetaz baliatu izan gara hauen erabilera mugatzen edota zehazten dituzten jarraibideak ezagutzeko hau da, teknologia digitalen gaitasunetarako zeintzuk estandar onesten diren aztertzeko. (UNESCO, teknologia digitalen gaitasunerako estandarrak)

Gero eta konplexua, aberatsa eta ezagupenean oinarritutako gizarte honetan bizitzeko, ikasteko eta arrakastaz lan egiteko, ikasleek eta irakasleek teknologia digitala eraginkortasunez erabiltzen jakin behar dute beraz, hauxe da abiapuntua. Baina, zein izan behar du irakaskuntzaren funtzioa honetan? Hurrengoa:

Teknologia berrien kontzeptuen irakaspena à Ezagutzan sakontzea à Ezagutza sortzea

miércoles, 7 de marzo de 2012

Baliabide digitalak kudeatzen I

Gaurkoan teknologia berriei buruzko hausnarketari buelta bat eman diogu, hauei zein-nolako onurak ateratzen diegun inguruan. Gero eta baliabide digital gehiago eskura ditugu, gero eta informazio gehiago eta ezagutzeko irrika. Baina bitarteko eta aseezinezko ikasteko desio hau kudeatzen jakin behar dugu: baliabide ezberdin hauek aukera ezberdinak eman ahal dituzte eta egoera-talde-eginkizun ezberdinetara egokitzen jakin behar dugu, batzuetan sinpletasunetik eta beste batzuetan, harago joateko asmoarekin.  Modu batean edo bestean, baliabide digitalak dagoeneko mugak apurtzeko dira: muga pertsonalak –erresistentziak: lotsa, beldurra…- eta muga sozialak, bakoitzaren ezagutza eta esperientziak konpartitzeko bitarteko ezin hobeak baitira.


Saioaren dinamika
  • Taldekideen blogen garapena ikusi dugu: ideia ezberdinak, bloga ezberdinak!
  • Edublog orrialdea ezagutu dugu eta bere zokoak aztertu ditugu.
  • Pasaden egunean ikusitako “Paradigma del sistema educativo” bideoari buruzko galderak birpasatu ditugu eta “estandarren” inguruan hausnartu dugu.
  • Teknografia: gure irakasle ibilbidea sortzeko urratsak ezagutu ditugu eta irakasleak berea konpartitu du, eskerrik asko!