domingo, 20 de mayo de 2012

Ibilbidearen oroitzapenak

Agurrak iragan batean bizi izandako oroitzapenak gogora ekartzen ditu, eta oraingoan izan zen eguneroko batek eta bizitzako etapa batek eskaini dizkigun esperientziak elkartrukatzera bultzatzen gaitu.

Ez ziren gutxi izan hasieran izan genituen beldurrak eta erresistentziak, sentsazio berriak, erronka berriak… Teknologia berriak itxuraz ezagutzen genituen baina hauek eskaini ahal dituzten bitarteko eta aukera gehiengoen berririk izan gabe.

Teorikoki hasi ginen, informazio eta hezkuntzaren gizartea aztertzen hau da, teknologia berrien presentziaz ohartzen, komunikazio tresna gisa eta irakaskuntzaren ezinbesteko baliabide gisa, honetarako, hezkuntza sistemari heldu genion eta honi kritika eraikitzailea eskaini genion. Hala ere, sistema berari begiratzea ez ezik, geure buruarekin gogoeta egin genuen eta inplikazioren eskutik, eta irakasle batek erakutsi behar duen iniziatibaz, blogaren munduan sartu ginen, izandako hasierako erresistentziak adorez alboratuz.

Behin mundu digital honetan bete betean sartuta eta betiere, taldearen indarra ahaztu gabe, taldea eta ikaskuntza kooperatiboa prozesu honen euste zutabeak izan baitira, desafio berri batean sartu ginen, bai! Beste batean! Bakoitzaren momentua eta intimitatean bete betean eragiten zuenak! Teknografiak!

Teknografiak, hainbeste buru hausturak ekarri dizkigunak, baina egia esanez, bukatzear dagoen etapa honetan bizi izandako esperientziarik abesgarriena, hauetan, gure erresistentzia eta balore guztiak kolokan jarri genituen, baina ekarpenak egindako lan guztia merezi izan du, zalantzarik gabe.

sábado, 19 de mayo de 2012

Gero arte!!

Beno, egunak joan eta egunak etorri, klaseko azken egunetara ailegatu gara, eta agur esateko ordua ailegatu zaigu; beno, agur beharrean, gero arte esango dizuegu. Orain beste irakasgai batzuetako azterketak prestatu behar ditugu eta ezin izango dugu honekin aurrera jarraitu, baina azterketak pasatu ahala hitz egiten jarraituko dugu!

Azken sarrera hau erabiliko dugu irakasgai honek orokorrean transmititu izan diguna zuekin konpartitzeko:

Hasieran irakasgai honetan ez genekien zer landuko genuen ezta nola landuko genukeen ere (urduritasuna), gero gauza berriak sartzen hasi zen irakasleak, adibidez, irakasteko modu desberdina: esan orain datorkizun lehen hitza, klaseak hasi baino lehenagoko erlaxazio teknikak… eta beste hainbat gauza, hasieran arraro sentiarazi gintuztenak eta gero, egitearen sentsua ulertu eta horietaz disfrutatu dugunak. Horretaz gain, irakasleak guretzat berria zen programa sartu zuen eta hasieran zer egin eta nola egin ez genekien (amorrua), baina egunak aurrera joan ahala gustura lan egin dugu eta batez ere Bloga erabiltzen eta Glogsterra egiten ikasi dugu (gustura lan egin dugu). Eta aurkezpenak direla eta, hasieran aurkezpenak egitearen ideiarena lan gehiago bezala ikusi genuen (agobioa), baina gero oso ondo lan egin dugu taldean eta oso ondo pasatu dugu lana egiten (pertsona oso desberdinak izan arren lan egiten bat egon gara eta oso gustura lan egin dugu). Eta batez ere aurkezpenak ikustean eta gure lanak aurkeztean oso ondo sentitu gara, ez dugu aurkitzen momentu honetan hitz konkretu bat hori adierazteko, baina seguru dakiguna: oso ondo sentitu garela.

Beraz, ikus daitekeen moduan, sentimendu asko izan ditugu irakasgai honetan hiruhilabete honetan zehar (jarri dugunez gain beste hainbat sentimendu izan ditugu, baina horiek laurok orokorrean izan ditugun batzuk izan dira), hasieran agian txarrak, baina gero onak bihurtu direnak. Zergatik? Hasieran, zer egin edo nola… ez jakiteak edo gauza berriak frogatzera ez geundelako oso ohituta, beti modu batera egitera ohituta gaudenez, gure egitura horretatik aldentzeak batzuetan sentimendu horiek izatera ahalbidetzen du. Baina horrek ez du esan nahi gauza berriak frogatu behar ez ditugunik eta gauza berriak ikasi ere. Guk izandako esperientziari esker ikasi ditugun gauza askotatik bat hori izan da: gauza berrietara zabaldu eta horietaz disfrutatu behar dugula. Beraz, irakasgai honekiko esperientzia oso ona izan dugu eta asko ikasi dugu.

Beste barik, espero dugu zuek ere gurekin asko ikasi eta disfrutatu izana, eta honekin, gero arte!! Ondo ibili!!

jueves, 17 de mayo de 2012

POSTPROGRAMA

1.      Sarrera
Ikasturtea: 2011-2012.
Irakasgaiaren izena: la asignatura: Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak.
Titulazioa: Lehen Hezkuntza.
Kredituak: 4,5.
Departamentua: Didaktika eta Eskola Antolakuntza.
Irakaslea: Alaitz Tresserras.

2.      Helburuak:
Orokorrak
o   IKTren oinarri teorikoak ezagutu.
o   Taldeka lan egiten ikasi.
o   IKTaz baliatuz eskolak prestatu material didaktikoa ezberdinak sortuz.
o   IKTen erabilpena modu autonomoan landu.
o   Teknologia berrien inguruko ikasten ikasteko gaitasuna garatu.
o   IKTak euskarri gisa erabili.

Zehatzak
o   Web 2.0 erabiltzen ikasi.
o   Konpetentzia digitalekin lan egin.
o   Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabili.
o   Programa ezberdinak ezagutu eta erabiltzen ikasi.
o   Glogster programa erabiltzen ikasi.
o   Blogaren bitartez informazioa tratatu, kudeatu eta elkartrukatu.
§  URL ak, etiketak…
o   Movie Makerrarekin bideoak sortu.
o   Power Pointarekin eskemak egin.
o   Youtube erabiltzen ikasi.
o   Google Docs programa kudeatu.
o   ISSUE programa ezagutu.
o   IKT ak klaseak emateko euskarri gisa erabiltzen ikasi.
o   Iritzi kritikoa landu.
o   Elkarrekiko kolaborazioa suspertu.
o   Teknografiaren bitartez irakaslearen izaera islatu eta horretaz hausnartu.

3.      Edukiak


o   Teknografia
o   Bloga
o   Glogsterra
o   Gadgets
o   Movie maker
o   Word
o   Internet
o   URLak sortu
o   ISSUE
o   Google Docs
o   Youtube
o   Power Pointa
o   Web 2.0



4.      Metodologia
Metodologia eragilea izango da, parte-hartzailea eta lankidetzan zein hausnarketan ere oinarrituta, teoria eta praktika elkarren artean lotuz.
Honetarako, informazio iturri ezberdinak erabiliko dira bai digitalak bai ohiko baliabideak ere, informazioa kudeatzeko, tratatzeko eta honetan oinarrituta hausnarketa edota gogoeta bideratzeko.
Hau honela izanik, ikaslearengan ikasten ikasteko gaitasuna, informazioa tratatzeko gaitasuna, teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna eta autonomiarako gaitasuna suspertzeko jarduerak proposatuko dira.
Jarduera ezberdinak proposatuko dira beraz, eta horien jarraipena egingo da.
Honez gain,

o   Proposatuko egingo den blogan astero sarrera bat sortutako da, taldekide ezberdinen gogoetak eta saioetan  landutako edukiak biltzeko: paper zorroa.
o   Lan teorikoa praktikoan islatuz.

5.      Ebaluaketa

5.1.   Ebaluaketa mota
Ebaluaketa jarraia eta amaierako ebaluaketa egingo da.
Irakasleak behaketaren bidez eta arestian aipatutako irizpideak kontuan hartuta zein blogaren jarraipenaren bidez ikasleen garapena behatuko du.
Heteroebaluaketa (irakasleak ikasleei), koebaluaketa (taldekideak taldekideei) eta autoebaluaketa (taldearen autoebaluaketa eta ebaluaketa indibiduala) egingo da.


5.2.  Ebaluazio irizpideak
o   Ea IKT ak euskarri gisa erabiltzen dituen.
o   Ea IKT ren oinarri teorikoak ezagutzen dituen
o   Ea IKT az material didaktikoa ezberdinak sortzen dituen.
o   Ea modu autonomoan lan egiten duen.
o   Ea teknologia berrien inguruan interesa adierazten duen eta hauen aukeraz baliatzen den.
o   Ea taldeko jarduera ezberdinetan parte hartzen duen.



miércoles, 9 de mayo de 2012

Azken eginbeharrak

Gaur irakasleak azaldu digu zer egin beharko dugun kurtsoa bukatu baino lehen. Hasiera batean, nahastuta eta gauza asko denbora gutxian egiteko sentsazioa izan genuen eta batez ere azkeneko egun hauetan orokorrean estresa dugularik, sentsazio nahiko gatza izan genuen.  Baina ez genuen txarto erreakzionatu, irakasleak esandako guztia lasaitasunez entzun genuen ondo ulertzeko eta behin entzunda, eginbeharreko lana ondo antolatu eta denbora pasatu barik lana aurrera eraman genuen. Esan behar dugu hasieran sentsazio hori izan arren, behin guztia azalduta eta lana antolatu genuenean ez genuen ikusi hasieran bezain ilun (kontrakoa) eta egun horretan lan handia egin genuen.

Eginbeharreko lanei esker, lauhileko honetan egindako prozesuaz hausnartzeko aukera eman digu. Modu batean esateko, Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak deituriko irakasgaian egin dugun guztia gogoratzea; jada ikusitako film batez gogoratzea bezala izan da. Eta honetaz esan behar dugu, konturatu garela pentsatzen genuena baino gauza gehiago ikasi ditugula eta pixkanaka-pixkanaka ezagutza hori lortzen joan garela, eta hori guztia, noski, taldean lan eginez, gure artean lagunduz, kolaboratuz.    

domingo, 6 de mayo de 2012

Etorkizuneko teknologia berriak

Bideo bat aurkitu dugu asko gustatu zaiguna eta zuekin konpartitu nahi duguna. Bideo hau etorkizunean teknologia berriekin nolakoa izango den gure bizitza erakusten digu. Eta ez soilik gure bizitza arruntean, umeek etorkizunean izango dituzten klase motak ikus daitezke eta baita nola ikasiko duten ere. Harrigarria iruditu zaigu!  



miércoles, 2 de mayo de 2012

Aurkezpenen jarraipena II

Egun honetan aurkezpenekin jarraitu dugu, eta zelako aurkezpenak! Harritzekoa da zenbat aurkezpen desberdin eta zein politak! Irakasgai honetan denok egin dugu lan bera, baina kuriosoa da ikustea nola lan berak pertsona bakoitzari gauza desberdin bat transmititu, sentiarazi, pentsarazi… dion; eta besteok aukera izan dugu ikusteko. Nolabait esateko, aurkezpenek ahalbidetu egin digute besteei zabaltzen eta besteok kontatutakoaz gozatzen. Horretaz gain, gauzak adierazteko eta espresatzeko modu desberdinak ikusi ditugu… gauza asko zeinez asko ikasi dugun. Guretzat oso esperientzia polita izan da.

Egun honetan guk klase praktikoen aurkezpena egin genuen eta oso sentsazio ona ere izan genuen, jendeak adi egotea eta disfrutatzea ordu askotan prestatutako lana, eskertzekoa da. Eta ez hori bakarrik, azken emaitza horretan talde lanean egindako lana ikustea poztu egiten du, orduak eta orduak eman arren, egindako lanaz oso pozik gaude. Saiatu ginen, aurrekoan bezala, jendeak ikusi ohi duen ikuspuntutik ikusi beharrean, beste ikuspuntu batetik lana fokatzea eta aurkezpenean gure sentsuekin jolastuz gure bideoaren helburua zein zen adieraztea. Guk hasieran bideo bat jarri genuen lasaitasuna transmititzen zuena, baina gero, bat-batean izugarrizko aldaketa jasaten zuena eta denetariko argazki eta musika agertzen zena, eta hori gutxi balitz zapore eta testura desberdinetako jakiak ere ukitu eta dastatu zituzten bertan egon ziren klasekideek. Horrekin adierazi nahi izan genuen gure bizitzan denetariko momentuak izan genituela, goxoak, gatzak… Eta hau guztia lau sentsuak erabiliz: entzumena, dastamena, ukimena eta ikusmena transmititu nahi izan genuen. Bigarren bideoarekin, aurreko ideiarekin jarraituz, guk honelako esperientziak izanda, guri bizitzak demostratu egin digu irakasle moduan zelan izan nahi ez dugun, guk argi dakigu nola izan nahi ez garen, eta beraz, hori jakinda zer eta zelan izan nahi dugun azaltzen dugu.

Beste gehiagorik esan gabe, animatzen zaituztegu bideoak ikustera!! 

miércoles, 25 de abril de 2012

Aurkezpenen jarraipena I

Arrastion danori,

Gaurkoan ere aurkezpenak ikusten eta haietatik ikasten eta gozatzen pasa dugu ordua, eta honekin gutxi balitz, guk geuk ere aurkezpena egin dugu!!!!

Klase magistralerako aurkezpenak izan dira gaurkoan, beraz, 7 minutuko aurkezpenak izan dira. Gaurkoan aurkeztu duten taldeak honakoak izan dira: zeruaizarretan, lainopetik, pitxintaldea, lau4buru eta gu geu, ideiak sortuz taldea. Aurkezpen guztiak ikustekoa bideoak izan dira, movie maker programarekin egindakoak ematen zituztenak, beraz, oso antzekoak egiturari dagokionez. Eta aurkezpenaren mamiari dagokionez ere nahiko antzekoak izan dira aurkezpen guztiak, izan ere, aurkezpenaren bideoak talde bakoitzaren partaideen teknografiak elkartzen zituzten irudiak batzen zituen, hau da, partaideen teknografien laburpenak, txikitako argazkiekin, nerabezaroko argazkiekin...hau da, haien ibilbidea bizitzan zehar.

Gure aurkezpenari dagokionez, beste ikuspuntu batetik jorratu dugu, eta teknografien laburpena egin beharreanm gure izaera eta nortasuna aztertu ditugu eta gure artean konparatu ditugu, txikitako irudiak jarri barik. Eta...bueno, ez dizuet gehiago kontatuko. Gure aurkezpena ikusi nahi izanez gero, blog honetako "aurkezpena" orrialdean dago ikusgai.

miércoles, 18 de abril de 2012

Teknografien aurkezpena

Aste hau nahiko polita eta entretenigarria izan da teknografiekin hasi baikara!

Hasteko esan behar dugu oso erritmo ezberdina hartzen duela eskola bakoitzak berean lan egiten dagoenean ordenagailuarekin eta taldeek teknografiak aurkezten dituztenean.
Gure aburuz teknografia aurkeztu izanak zentzu handia eman dio ikasgaiari, eta are gehiago, teknografiari esker talde bakoitzak taldeko nortasun antzeko bat sortu du eta ikusleei transmititu digu!

Orain ikusi dugu zein den "Movie Maker" bat egitearen mamia! Movie Maker-ra berez, euskarri digital bat da eta apur bat trasteatzearekin oso erraz ikasten da nolakoa den programaren funtzionamendua! Baina gu beste ondorio batera ailegatu gara, eta hurrengoa da: movie maker-rak transmititzeko aukera, zentzumenak erne jartzerko aukera eta prozesua behin eta berriz ixteko eta irekitzeko aukera ematen du!

Dena den, euskarri digital bat den heinean gure esku ez dauden ezustekoak ere sortzen dira eta honek arazo bat suposa dezake momenturen batean! Hori dela eta guk uste dugu beti eduki behar dugula beste egitasmoten bat prestatuta bada ez bada! Gainera gure iritziz, euskarri digitalak lagungarri gisa erabili behar ditugu, eta ez pentsalari gisa. Horrexegatik beti argi eta garbi eduki behar dugu gu garela euskarria kontrolatzen dugunak eta saiatu behar dugula baliabide horiei zertzelada pertsonalak ematen, baliabidea bereganatuz eta gureak eginez!

Bukatzeko esango dugu gaurkoan ikusi ditugun aurkezpenak, oro har, oso ondo egon direla eta nabaritzen dela talde guztiak saiatu direla lan politak eta personalak egiten, eskertzekoa dena!

Eskerrik asko guztioi zuen lana besteokin konpartitu izanagatik!

jueves, 5 de abril de 2012

Bakoitzaren momentua (garapena)

Gaurko saioan, ulermenaz eta errespetuaz aritu gara, hausnartzeko denbora tarte bat eskatzen duten jarrerez.

Pertsona garen heinean eta hezitzaileak izango garen heinean, denboraren aldagaia kontuan izan behar dugu, oro ez gara berdin eta gure erresistentzien eta baloreen indarrak ez du berdin jokatzen. Denborak errespetatu behar ditugu, pertsonen barne egoeraren momentua, hau denboraren aitzakiaz bortxatu gabe. Barne egoera existitzen den gauzarik pertsonalena da eta hau konpartitzea gauzarik aberasgarriena bada ere, norbanakoaren sakontasuna errespetatu behar dugu bakoitzaren mugak ulertuz eta konpartitzeko denbora malgutasunez aurkeztuz. Azken finean, garapena prozesuaren urratsak errespetatuz.
Hala ere, norbanakoa indibiduo gisa ausartzera ausartu behar da, bertatik eratortzen baita konpartitzeko eta irekitzako gaitasuna, garapen prozesu horretan urratsak aurrera egin ditzan.
Beraz, bi aldetatik ahaleginak eskatzen duen egitekoa da sakontasunari ateak irekitzea eta konpartitzeak, norbanakoa ausartuz eta gainerakoak errespetatuz.
Bakoitzaren egoera albokoaren egoeran eragina duen bezala, norbanakoaren eta inguruaren egoera, sakontasuna, izaera eta momentua errespetatu eta ulertu behar dugu.

Saioaren dinamika

  • Garapen prozesuaren denboren errespetuaz aritu gara.
  • Norbanakoaren barne egoeraren eta sakontasunaren ulermenaz mintzatu gara.
  • Errektifikatzeko gaitasuna, irakaslearen gaitasun garrantzitsuetarikoa bat, denok okertzen gara baina egindako ebaluatzea eta honetaz hausnartzea, ikasteko biderik eraginkor eta aberasgarriena da.
  • Ausardia kontzeptua, aurrera egiteko, ausartu behar dugu!

miércoles, 4 de abril de 2012

IKTek eskola aldatuko dute?

Askotan IKTetan pentsatzen dugu eta geletan sartu hezkuntza sistemaren egoera aldatzeko mirari miresgarria izango balitz bezala. ¿Hori egia da? ¿Gure eskolak aldatuko ditu? Aldaketa, seguru aski, ez da egongo teknologiak geletan sartzean, baizik eta batez ere gure JARRERAN eta teknologiak berarekin egiten usten digunean. Gugan dago aldaketa, ez teknologian.


View more presentations from Jaime Olmos

miércoles, 28 de marzo de 2012

Teknografiak eta narrazioak igotzen

Gaurko klasean teknografia eta narrazioak internetera igotzeko metodo ezberdinak ikusi ditugu, eta behin hauek ikusita, bideoen eta narrazioen url-ak lortzeko aukera izatea, hauek gure blog-etan igotzeko. Honela izanik, ondorengo metodoak ditugu aukeran:

Teknografiak igotzeko metodoak:

a) youtube-ra igotzea

b) vimeo-ra igotzea

Bi aukerak oso antzekoak dira. Bertan harpidetzearekin (youtube-en gmail kontuarekin nahikoa litzateke) bideoak igotzeko aukera daukagu.

Narrazioak igotzeko metodoak:

a) Google Docs-era igotzea (gmail kontuarekin)

b) ISSUU-ra igotzea

Teknografiekin gertatzen den bezala, oso antzeko metodoak dira, harpidetu ostean igotzeko aukera ematen duten heinean, baina aipagarria da ISSUU-ra igotzeak berezitasun aipagarria dakarrela, izan ere, programa honek idazlanak liburua izango balitz bezala aurkezteko aukera ematen duela, askoz erakargarriagoa eginez.


Azalpen honetaz aparte, klasea nahasia izan da, bakoitzaren teknografia eta narrazioak interneten eskegitzeko momentuan "pribatasuna" galtzeko beldurra dela eeta. Esan beharra dago, bideo eta narrazioak bakoitzak nahi duen bezala egiten dituela erakusgarri, hau da, url-a daukatenek bakarrik ikus dezaketela, denon aukeran jartzea modu aske baten, edota inork ere ez ikusteko aukera izatea. Baita ere, edozein momentutan bideoa eta narrazioak internetetik ezabatzeko aukera dago, beraz, gure aldetik ez dogu "pribatitasun" falta hori sumatu eta gure lanak lasai asko igo ditugu.

Ikaskide guztien teknografia eta narrazioak ikusgarri daude moodle-en

domingo, 25 de marzo de 2012

Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan

Oso interesatuta gaude teknologia berrien inguruan eta horren inguruko informazioa bilatzen egon gara, batez ere eskolan zentratuz eta horren inguruko oso lan ona aurkitu dugu! Lan hau honela deitzen da: Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan. Asko gustatu zaigunez eta berataz asko ikasi dugunez zuekin ere konpartitu nahi genuke.




miércoles, 21 de marzo de 2012

Portafolioa eta teknografia

Gaur klasean gauza asko egin ditugu:
                           
                    Taldeka klasearen aurrean orain arte egin duguna azaldu dugu. Horretan batez ere gure blogaren inguruan (gure garapena, zailtasunak…) eta gure teknografien  inguruan hitz egin dugu. Zertarako balio digu honek? Gure garapen maila ikusteko, besteek lan hauen inguruan bizitutako esperientziak entzuteko, besteen ekarpenen eta idei berrien bidez ikasteko… Azken batean, guztiok batera (taldeka lan eginez) gure ezagutzak esanguratsuagoak bihurtzen dira.

Taldekideok hitz egin dugu gure artean eta teknika oso ona iruditu zaigu (aurretik komentaturiko gauzengatik).
                   Behin talde guztiak ariketa hau egin eta gero, irakasleak portafolioaren inguruko hiru dokumentu erakutsi eta irakurri dizkigu. Honako hauek izan dira:  



            

    Hauei esker protafolioaren inguruko ideia askoz argiago geratu zaigu. Beraz, irakurleok, zuek ere protafolioaren inguruan gehiago jakinez gero jo ezazue aurretik jarri ditugun dokumentuetara!

Honez gain teknografia egiteko oso interesgarriak diren bi dokumentu ere erakutsi dizkigu:
  

  •            
                  Honen ostean, hitz magikoen ariketa egin genuen, hau da, momento horretan bakoitzari bururatzen zitzaion hitza esan behar zuen. Edozein hitz esan zitekeen, gauza da momento horretan pentsatutakoa edo sentitutakoa adieraztea.

     
    Gero, Joxemi Correaren “Zertarako teknologia berriak?” deituriko Power Pointa ikusi genuen. Honetan gauza asko aurki daitezke, baina batez ere, Power Pointaren izenburuaren galderari erantzuteaz gain, eredu bankarioaren eta konstruktibistaren arteko bereizketa aurkitu dezakegu eta etorkizuneko irakasleontzat hezkuntzan erabiltzeko hainbat programa.    

     
    Azkenik, Steve jobs-en hitzaldiaren bideoa ikusi genuen. Gizon hau Macintosh-eko sortzaileetariko bat izan zen. Oso interesgarria da pertsona honek nola ustartzen duen bere identitate profesionala eta akademikoa; eta ikustea gomendatzen dizuegu! Gainera orain teknografiak egiten ari garela, gizon honek pertsona askoren aurrean berea nola egin zuen ikustea oso ondo dator! 

     

                                                                               
    Saioen dinamika:  

    ·          Talde bakoitzaren garapena azaldu (portafolio/teknografia).
    ·         Portafolioaren inguruko dokumentuak.
    ·         Teknografiaren inguruko dokumentuak.
    ·         Hitz magikoak.
    ·          Joxemi Correaren “Zertarako teknologia berriak?”
    ·          Steve jobs-en hitzaldiaren bideoa.



Gure teknografiak egiten izandako esperientziak

            Teknografia egiteko euskarri digital berezi samarra erabili dugu, zaila ez den arren, bere egitura nahiko bitxia da, bideo bat egiteko aukera ematen digulako, argazkiak, musika, letra eta gure ahotsa propioa erabiliz. Programa hau “Movie Maker” da hain zuzen ere. Arestian aipatu dugunez, Movie Maker programa erraza eta oso malgua da, hortaz, lan ezberdin asko egiteko aukera ematen du. Hori dela eta, gure taldea lau personek osatzen duten heinean, lau teknografia erabat ezberdin sortu dira. Hona hemen taldekide bakoitzaren esperientzia:


Ekain: Teknografia egiten izan dudan esperientzia nahiko ona izan da. Denbora luzea eman behar izan dut bera egiteko, baina ez zait zaila iruditu. Identitatea sortzen eman dugun bizipenari buruz egin behar genuen teknografia, eta nik argi neukan hasieratik nolako identitatea daukadan gaur egun, nola iritsi naizen nagoen momentura, nola haibat unibertsitate eta lanetatik pasatu naizen irakasle izateko nahira iritsi arte.
Esan bezala, denbora asko eman dut teknografia egiteko; alde batetik, gustuko dudan lan bat delako eta ondo egitea gustatzen zaidalako, hau da, argazkiak ondo aukeratu eta orden eta denbora egokian jarri musikarekin bat etortzeko, eta beste alde batetik, ordenagailuarekin arazoak izan ditudalako.
Orain lana bukatuta ikusten dudanean, oso pozik nago egindako lanarekin.

Irati: Niretzat oso esperientzia ona izan da, izan ere, ni nolakoa naizen eta zergatik naizen horrela pentsatzera ahalbidetu didalako. Eta honekin batera nire hezkuntza nolakoa izan den gogoratu dut eta oso garrantzitsua dena, nolako irakasle izango naizen edo nolako irakasle izan nahi dudan hausnartzera bultzatu nau.
Hasiera batean, esan behar dut, lana ez nekiela nondik hartu, ez nion egiteari sentsurik aurkitzen eta horretaz gain, programarekin arazoak izango nituela pentsatzen nuen, izan ere, aurretik eginiko lanetan ia denbora gehiago ematen nuelako programak zituen arazoak konpontzen bideoa egiten baino eta hori guztia pentsatzeak asko desmotibatu ninduen. Baina bideo hau egitean, hasiera zaila izan arren, bestea pixkanaka-pixkana egin dut eta ez dut arazorik izan programarekin. Egia esan, programarekin arazorik izan ez dudanez, aurreko esperientzietan izan nuen tentzio eta frustrazio hori ez dut izan.
Bideoan sentitu dudana azalerazten saiatu naiz eta oso gustura egin dut lan.
Azkenik, komentatu nahi nuke bideoak eragina izan duela nigan; batez ere, iraganean eta etorkizunean hausnartzera bultzatu bainau eta aurretik esan moduan, nik izandako hezkuntzan eta nolako irakasle izan nahi dudanean pentsatzera sustatu bainau. Berriz ere, esperientzia oso ona.



Haizea: Bakoitzaren orainaldiak iraganeko esperientziez osatzen da; batzuetan, bizipen hauek oroimena alaitasunez liluratzea lortzen dute behin eta berriro, baina beste batzuetan, momentu zehatz batean sentitutako atsekabea, galera eta tristura berriro ere, ekartzen lortzen dute. Modu batean edo bestean, bizipen guzti hauek eragin zituzten emozio eta sentimenduak, gure oroimenaren edota gure sakontasunaren ezinbesteko ondareak dira hauek garena osatzen lagundu egin digutelako.

“Garena osatzen lagundu digute” hauxe da nire sakontasuna konpartitze ahalegin honetan hartu izan nuen abiapuntua. Ez baitira gutxi izan gainditu behar izan ditudan erronkak, momentuan, latzak, baina egun, ez nituzke beste edozeinetatik aldatuko, bidean ikasi dudana ondarerik aberatsena, indartsuena eta aldi berean, ahulena baita,  modu askotan konpartitu ahal dudana baina modu batean konpartitzea erabaki dudana: pertsonala, sakona eta zintzoa.


Idoia: Teknografia egitea apur bat kostatu zait, izan ere, nire bizitza pertsonalari buruz hitz egitea kostatzen zait eta hainbat pasarte gogoratzea izugarri mintzen nau. Hori dela eta ekidin dut familiari buruzko gaiak ikutzea eta saiatu naiz nire bizitzaren alderdi politenak azaltzen eta ezagutarazten. Programari dagokionez ez dut uste oso programa zaila denik erabiltzeko eta berez, oso lan polita da klasean lantzeko, teknologia berriak lantzeaz gain pertsonari garrantzia ematen zaiolako eta aukera ematen diolako bere burua aurkerzten modu ezberdin  batean. 

viernes, 16 de marzo de 2012

Irakaskuntza gizarte industrialean

Hona hemen prestatu dugu eskolan ikusitako bideoaren laburpena:

“IRAKASKUNTZA GIZARTE INDUSTRIALEAN”

Konpetentzia digitalak: Manuel Arias

Orain arte, irakaskuntza prozesua hurrengo urratsetan oinarritu izan da:

1.      Hainbat datu buruz ikasi gero erreproduzitzeko.

2.      Erabilitako metodologia erakusketa izan da.

3.      Irakaslea eskolaren protagonista izan da.

Baina teknologia berriak hori aldatzeko aukera ematen digu, izan ere, arestian aipatutako eredua zaharkituta geratu da. Hori dela kausa, egun beharrezkoa da gure buruari hurrengo galdera egitea: Egun, zer da alfabetatzea?
Teknologia berriek konpetentzia berri bat eskentzen digute, informazioaren tratamendua eta konpetentzia digitala hain zuzen ere. Horrexegatik egungo hezkuntza ezinbestekoa da hurrengo puntuak lantzea:

1.      Informazioa bilatzen ikasi.                       }              Honek arazoak planteatzen ditu:

2.      Teknologia berriak erabiltzen ikastea.    }             ahalegin kognitibo handia egin behar   

3.      Informazioa ezagupenean bihurtu.        }              da.

Gainera, ezin da ukatu horrelako metodologi berri batekin lan egiteko beharrezkoa dela informazioaren etika eta jarrerak modu demokratiko batean lantzea, eta hau lortzeko beharrezkoa da metodologia hau ekintzetan oinarritzea:

1.      Esperientziaren bitartez ikasi.

2.      Metodologia eraikitzailea garatzea.

3.      Taldean lan egitea.

4.      Materiak didaktiko ezberdinak erabiltzea: interneta, liburuak…

BIDEOAREN HAUSNARKETA:

Bideo ikusi eta gero argi eta garbi ikusi dugu egungo gizarte komunikazioaren gizartea dela, eta irakasle garen heinean ikasi behar dugu eskolako helburuak teknologia berriei moldatzen. Teknologia berriekin lan egitea abantaila handia suposa dezake bai haurrentzat bai irakasleontzat, izan ere, teknologia berriek espazio fisikoak baino are urrunago joaten dira. Hori dela kausa, baliteke abantaila horiek guztiak modu ez egokia batean erabiltzekotan, arazo batean bihurtzea. Ondorioz, gure aburuz beharrezkoa da eskoletan lantzea zelan eta zertarako erabili behar ditugun teknologia berriak, eta oso onfo finkatu behar dira mugak, hau da, noraino ailegatu ahal garen.