miércoles, 29 de febrero de 2012

Komunikazioa vs Multialfabetizazioa

Asteazkenean landu genuen gaia KOMUNIKAZIOA VS MULTIALFABETIZAZIOA izan da eta horren inguruko bideo bat ikusi genuen: Paradigma del sistema educativo. Bideo hau komunikazio onaren adibide ona da.
Bideo horren laburpena egin genezakeen sarrera honetan, baina garrantzitsuagoa iruditu zaigu bideo horretatik ateratako idei batzuen hausnarketa egitea. Ideia hauek izan baitira guri pentsatzera gehien bultzatu gaituztenak:
  • Zenbat eta ezagutza gehiago izan orduan eta hobeto? Askotan bizitzan zehar ikasi ditugun ezagutza batzuek ez digute ezertarako balio izan. Batzuetan “des-ikasi” egin behar da. Ez dugu ezagutza ikusi behar gehitu behar den zerbait bezala, baizik eta gure bizitza errealerako erabilgarriak izan daitezkeen ezagutzak bezala.

  • Batzuetan akademikoak ez diren zenbait gauzei erresistentzia jartzen diegu. Zergatik? Berriarekiko beldurra izan daiteke edo gauzak kontrolpean ez izatearen beldur…Baina gauzak honela ez dira izan behar, gu gizartearekin aldatu behar gara eta gauza berriak ikasi eta praktikara eraman behar ditugu. Gauza berriak ikastera zabaldu behar gara.

  • Irakasleek batzuetan umeen atentzioa absorbitzen dute bideo… bidez (modu horretan umeak isilik geratzeko). Orduan, bideoa jartzea teknologia berriak erabiltzearen parte bat da, baina teknologia berriak zertarako erabiltzen ari gara, umeek ikasteko edo umeak entretenituta egoteko klasean iskanbilarik sortu gabe?
  • Nola erabili teknologia berriak? Nola lortu ikasleek ikastea teknologia berriak erabiltzen eta aldi berean esperientzia ona izaten? Teknologia berrien funtzionamendua ez digu inork erakutsiko, guk esperimentatu behar dugu, ikerkuntza bat bezala. Hasieran zaila izango zaigu eta zelako emaitza izango duen ez dugu jakingo, baina bizitzan okertzen garenean ere ikasten dugu, beraz, praktikatzen ikasiko dugu: gure esperientzia onuragarriak martxan jarriz eta izandako akatsei irtenbidea emanez lortuko dugu.

  • Egokia da pentsatzea irakaslea izan behar dela jakituri guztien zentrua? Ez. Teknologia berrien inguruan eta beste ezagutza askoren inguruan ikasleek irakasleek baino gehiago jakingo dute eta aldrebez, beraz, irakasle eta ikasleren arteko elkartrukea eman behar da. Kolaborazioak ezagutza ematen du.

Beste ideia askoren inguruan hausnartu dugu taldekideok, baina batez ere horien inguruan mintzatu gara. Espero dugu ideia hauek zuei ere hausnartaraztea.
Klasearen azkeneko hamar minutuetan aurreko eguneko testuaren galderak guztiokin konpartitu eta horri buruz hitz egin genuen. Ariketa hau oso ona izan zen besteek zituzten galderei buruz hausnartzeko eta zer egingo genukeen pentsatzeko.

Bestaldetik, komentatu behar dugu normalean klaseak musikarekin hasten direla eta aste honetako kasuan musikarekin erlazionaturiko ekintzarik ez egitea pena eman digu, izan ere, aurreko egunetan lan egiteko sentsazio oso onarekin hasten ginelako eta hori egunero egitea ideia oso oso ona iruditzen zaigulako.
 
Saioaren dinamika:
  • Paradigma del sistema educativo bideoa ikusi.
  • Aurreko eguneko testuaren galderei buruz hitz egin.

sábado, 25 de febrero de 2012

Edutifi-ren musikala

Edutifi-ren musikala: ‘Seré más freak que el coordinador TIC’, irakasle 2.0-ren irudia aldarrikatzen duen emanaldi dibertigarria.

viernes, 24 de febrero de 2012

Teknologia berriekiko menpekotasuna

Aurreko sarreran, teknologia berriak suposatu duten berrikuntzaren inguruan aritu ginen, berrikuntza honen alde bietako ondorioak aipatuz. Honakoan, ondorio hauen inguruan hausnartu nahi dugu eta honetarako, aurkitutako berri interesgarri bat proposatzen dugu.

Adicción a nuevas tecnologías
Los niños y los adolescentes constituyen la población más vulnerable a sufrir este tipo de adicción que, a su vez, son los usuarios más expertos pero los más inmaduros
Por JOSÉ ANDRÉS RODRÍGUEZ

La Organización Mundial de la Salud estima que una de cada cuatro personas sufre un problema relacionado con el abuso de las nuevas tecnologías. En España, diversos estudios señalan que cada vez son más frecuentes y los centros que se dedican a su cuidado reciben más peticiones de ayuda para tratar esta patología. En las unidades de conductas adictivas en adolescentes del Hospital Clínic y del Hospital Sant Joan de Déu, ambos de Barcelona, se ha observado un claro incremento de consultas por adicción a los videojuegos online desde 2005. Además, los datos señalan que el 15% de los madrileños de entre 12 y 25 años sufre problemas con alguna de las nuevas tecnologías.

Zuek zer deritzozue honi buruz?

jueves, 23 de febrero de 2012

La Física del Futuro

Teknologia berrien kudeaketa egokiaren inguruan aritu gara aurrekoan… Eta honen inguruan sakontzeko “La Física del Futuro” liburuko pasarte bat aurkezten dizuegu non etorkizuneko gizartean (XXII. mendekoa), irakaskuntza planteamenduek sakoneko aldaketa jaso duten, pentsatzeko eta arrazonatzeko gaitasuna abiapuntua izanda.

 “En el futuro, durante el examen final los estudiantes podrán consultar secretamente internet a través de sus lentes de contacto y buscar así las respuestas a las preguntas, lo cual les planteará un problema evidente a los profesores que a menudo basan el aprendizaje en la mera memorización. Esto implica que esos profesores tendrán que valorar más la capacidad de pensar y razonar, y no solo la de memorizar”
Michio Kaku (2011)

Zer deritzozue? Gai honen inguruan zuen iritziak eta komentarioak espero ditugu!! Animatu zaitezte eta konpartitu ezazue guztiokin zuen ideiak!! Mila esker

Teknologia berrien bilakaera

Teknologia berriez ari garela, ezin ahaztu dezakegu orain arte izandako teknologia.


Sentsazioak: esaldia, hitza, argazkia

HAIZEA:

Esaldia: Nondik gatozen ez du benetan ezer esan nahi. Nora joan nahi dugun eta horretarako zer egiten dugun da benetan gu definitzen gaituena, egiten ditugun ahaleginak eta bidean gainditzen ditugun erronkak.
Hitza: Esfortzua


IDOIA:

Esaldia: Noizean behin, barre egin! bakoitzak bere ikarak gordetzen ditu berekin.
Hitza: Intimitatea

EKAIN:
Esaldia: Teknologia berriak amaigabeak diren ikasketak dira.
Hitza: Beharrezkoa?

IRATI:
Esaldia: Lan talde batean partaide guztien partehartzearekin ikaskuntza askoz esanguratsuagoa da guztiontzako, denok desberdinak baikara eta ekarpen diferenteak egiten baititugu.
Hitza: Elkarlana

miércoles, 22 de febrero de 2012

Informazioaren ,Teknologiaren eta Hezkuntzaren gizartea

Gaurkoan, bizi garen informazio gizartearen inguruko ideiak osatu ditugu eta nola erresistentziak jartzen baditugu ere, baliabide berri hauek gizartearen alor ezberdinak ukitzen ari duten, bereziki, hezkuntza arloa (hezkuntza iraunkorra, ikasten ikastea). Honetarako Manuel Area idatzitako artikulu batez baliatu gara “La introducción a la tecnología educativa. La sociedad de la información, las tecnologías y la educación”. Hona hemen egindako sintesia:

 “Teknologia digitalek komunikazioa eta kontaktu kulturala areagotzen duten heinean, hezkuntza sistemak bitarteko berri honetaz baliatu behar da, bere sistemaren egitura hauetara egokituz. Halaber, egoera berri hau kudeatzeko beharrezko gaitasunak izan behar ditu, teknologiak bi aldetako ondorioak baititu. Beraz, globalizazioak profesional ezberdinen ikasten ikasteko gaitasuna martxan jartzeko eskakizuna egiten du izan ere, bizitasun honek etengabeko prestakuntza eskatzen du”.

Hitz gakoak: informazio gizartea, komunikazioa, globalizazioa, kultura, pribatutasun eza.

Hipotesiak: Zein da sortu nahi dugun gizarte informazio eredua? Teknologia berrien aspektu guztiak onak dira?

Beharren zerrenda:
  • IKT aren izaera definitu. Irakasgaia? Bidea? Forma? Metodologia?
  • Teknologia berrien erabilpen egokia egin.
  • Informazioaren trataera landu, ezagutza eta ahalmen handiagoak garatuz, ahalik eta informazio gehien bilatzeko, hautatzeko, analizatzeko, ulertzeko eta berreraikitzeko.
  • Erakunde hezitzailetan hornikuntza aproposa egon.
  • Profesionalen artean teknologia berriekiko jarrera baikorra bermatu.
  • Etengabeko prestakuntza teknologia berrietan.

Blog-a barrutik aztertzen

Ikus ditzagun blog-ean zer nolako aukerak ematen dituen eta nola egiten diren begirada azkar batean:

 - "url"-a edo "embed kodea": interneten dagoen edozein gauzaren helbidea. Adibidez, bideo bat igo nahi badogu gure blog-era, bideo horren helbidea, hau da, url-a kopiatu behar dugu blog-eko sarreran.

- Esteken bitartez, esteka horrekin lotura duen zeozer ikustea lortzen dugu, hau da, hitz edo esaldi batean url-a estekatzen dugu, horrela, bertan klikatzean bideoa edo dena delakoa ikustera eramaten gaitu zuzenean.

- Interfaz-z blog-aren barrualdea da, tripak izango balira bezala, hau da, nola egituratuta dagoen, eta gure blog-ean bi interfaz desberdin daude aukeratzeko.

- Gadget-ak blog-ean jarri ahal ditugun baliabideak dira, hala nola: erlojua, jasotako bisiten zenbagailua, egutegia, etab. Gadget-ak gure blog-ean jartzeko, hauen html kodea sartu behar dugu blog-aren interfazean aurki dezakegun "gadget" kokalekuan.Esan html kodea ordenagailuak erabiltzen duen hizkuntza dela, eta guk nahi ditugun aginduak betetzeko, kode horretan eman behar dizkiogula aginduak.

- Blog-etan aukera dago beste orrialde batzuetan harpidetzeko, horrela, orrialde horretan gertatzen diren aldaketak edo sarrera berriak zuen blog-ean agerian egongo dira.

- Eta bukatzeko, etiketak ditugu. Hauen bitartez, etiketatuta dauden hitzak edo esaldi garrantzitsuak zenbat sarreratan aurki dezakegun jakiteko aukera ematen digute.

Eta birpasa txiki honekin, espero dugu zuen ibilbidea blog-en artean apur bat errazagoa izatea.

martes, 21 de febrero de 2012

Taldearen Indarra

Hasierako astean, gure erresistentziak esan genituenean aldaketei / gauza berriei beldurra diegula agertzen zen. Bideo honetan marrazoa izango litzateke bat-batean agertu den gauza berri bat eta hasieran nola aurre egin ez dakiguna.
Gero, taldearen indarraz, bideoan ikus daitekeenez, pinguino guztiak elkarrekin, marrazoari nola aurre egin jakin zuten eta lortu izan zuten.
Guk horrekin identifikatu gara, izan ere, bakoitza bideoaren pinguino bat izan ahal garelako eta laurok batera, pinguino taldea. Gure kasuan, marrazoaren lekuan teknologia berriak ditugu. Hasiera batean, agian ez dugu jakingo nola doazen… baina honelako gauzak ikasteko, ez da berdina pertsona bakar bat egotea edo talde bat. Laurok batera teknologia berriak nola doazen ikasiko dugu, elkarrekin ikasiko dugu.

 TALDE BATEN INDARRA GAUZEI AURRE EGITEKO ASKOZ HANDIAGOA DA



IKTak lehen hezkuntzan

IKTen inguruan informazioa bilatzen egon gara, bereziki eskoletan, eta honako bideoarekin topatu gara. Oso interesgarri iruditu zaigunez zuekin konpartitzea erabaki dugu!


IKASYS PROIEKTUA

Zer da Ikasys?
Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. IKASYS Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak(software) eta estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu:
    Descripción: gezi_urdina Trebatzeko
Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,…
    Descripción: gezi_urdina Memorizatzeko
Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …
    Descripción: gezi_urdina Nork berea egiteko
Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.



miércoles, 15 de febrero de 2012

Blogaren hastapenak

Aste honetan hainbat gauza berri egin eta ikasi ditugu!

Lehenik, testuak lantzen hasi gara, teknologia berriekin zer ikusia duten hainbat hitz gako eta ideia ezagutzeko eta blogean lan egiten hasi gara.

Onartu behar dugu oraindik ez ditugula blogaren zokoak oso ondo kontrolatzen, baina ziur gaude ikasgaia aurrera joan ahala lortuko dugula! Gainera, argi eta garbi duguna zera da, ikasteko forma bakarra kuxkuxean ibiltzea dela. Izan ere, blob batekin lan egiteak aukera asko ematen ditu eta oso interesgarria izan ahal da ondo erabiliz gero. Hori dela eta, gure asmoa blog interesgarri bat egitea da, irekia egongo dena jende guztiarentzat eta honen bidez saiatuko gara bai jendeak gurekin ikas dezan bai guk jendearekin ikastea!

Bigarrenik, aipatzekoa da gaur klasean oso gauza garrantzitsu bati buruz hitz egin dugula eta hurrengoa da:

Askotan proiektu berri batean murgiltzen garenean ez dugu oso ondo ulertzen zer egiten ari garen, zertarako balio duen eta zergatik egiten ari garen. Horrek maiz amorratzen gaitu eta interesa galtzeari eramaten agitu. Baina gaur, zera ikasi dugu, bururatzen zaizkigun kezka horiek guztiak argituko zaizkigula proiektua aurrera doan heinean, eta are gehiago proiektuaren amaieran. Horrexegatik ez gara etsitu behar, eta gu behintzat, gure buruarengan konfidantza izatea erabaki dugu!

Bukatzeko gaurko sarrerarekin, Jonek klasean egindako amaiera komentatu nahi dugu. Lehenik eta behin esan behar dugu oso amaiera interesgarria eman diola klaseari, ez delako musika izan soilik, askoz gehiago izan da, istorio bat izan da. Azken batean Jonek gaur hausnarketara gonbidatu gaitu modu polit eta erlaxatu batean, eta hain zuzen ere guk esaldi honekin gertu gara: “bihar ere argituko du egunak”. Eta arrazoi osoa daukala uste dugu, gauzak askotan oso beltzak ikusten ditugun arren, eguzkia beti ateratzen da!

Saioaren dinamika
  • Teknologia berriei buruzko testua irakurri dugu.
  • Giro lasaia eta aberasgarria lortu dugu, Jone ikaskidearen eskutik.

jueves, 9 de febrero de 2012

Ikaskuntza Kooperatiboa

Kideen gaitasunak bilduz, ideia eta ezagutza osatuagoa lortzen dugu… Hau erakutsi digu aste honetan Frederick ipuinak. Pertsona bakoitzak bere ezaugarri, berezitasun eta gaitasun ezberdinak ditu eta guztiok hauei gehiengoa ateraz, lan kolaboratzailea eginez, proposatzen ditugun helburuak eta ekimenak arrakastaz lortuko ditugu. Lan eta ikaskuntza kooperatiboa, beraz!

Baina honek badu bere lana, ikastalde batean ditugun pertsona eta berezitasun guztiak kudeatu beharra dagoelako. Eta honetarako, berezitasun hauek ezagutu behar ditugu, norbanakoak bere buruarekin solasaldian jarriz eta hauen inguruan hausnartuz.

Jarduera hau bideratzeko giro aproposak sortu ahal dira: harmonia, berotasuna, lasaitasuna… Eta norbanakoaren buruarekin aritzeko giroak edozein helburu izanik sortzeko jarraibideak ezagutzea izan da gaurko egitekoen artean egin dugun bat.

Beraz, gaur ideia ezberdinak osatu ditugu, talde batean guztion gaitasunak kontuan hartuz gero, lan interesgarria eta esanguratsua lortu dezakegu eta lan aberasgarri baten abiapuntu bikaina, giro baikorra sortzea izango litzateke adibidez, musika lasaigarri bat non norbanakoa, gorputza, espazioa, taldea eta isiltasuna jolasean  aritzen diren.

Saioaren dinamika
  • Frederick ipuinaz gozatu dugu.
  • Lankidetza eta lan kooperatibo kontzeptuen nondik norakoak aztertu ditugu: pertsona bat, gaitasun bat.
  • Giro harmonikoa eraiki dugu Ludovico Einaudi "Divenire" pianozko musikaren laguntzaz.

miércoles, 8 de febrero de 2012

Erresistentziak eta Baloreak

Gure lehenengo sarrera honetan, ideiak sortu ditzagun gure ikasteko malgutasunaren inguruan!
Aldaketak…

Etengabeko eraldakuntzan dagoen gizarte honetan, aldaketak egunero onartu behar ditugu, onartu eta hauetara moldatu. Baina hezkuntza-ekintza honek gure errealitateko erresistentziei aurre egitea eskatzen du eta honetarako hauek ezagutu behar ditugu.

Gure erresistentziak…
Porrotari beldur, gain-kontrola, larritasuna, perfekzionismoa, gogaitasuna, alfertasuna…
Hala ere, erresistentziak ez ezik, ikasteko edota moldatzeko baloreak ere baditugu eta ikasle moduan, gure buruarekiko hausnarketa egin beharko dugu, gure ikaskuntza eta moldatze prozesua erregulatzeko eta kontrolatzeko, ikasten ikasteko gaitasuna modu honetan garatuz.

Gure baloreak…
Malgutasuna, askatasuna, konfiantza, sakontasuna, autokritika, poztasuna, ardura, baikortasuna…
Gure baloreez eta erresistentziez kontziente izanik, prest gaude beraz, aldaketa eta berritasunen aurrean ausardiaz jokatzeko.

PORROTARI BELDUR GABE ETA ASPERTU GABE, IKASTEN IKASIZ GOZA DEZAGUN!
Saioaren dinamika
  • Erresistentzia eta balore indibidualak gelakideekin partekatu ditugu.
  • Erresistentzia eta baloreekin gure ikasle leloa osatu dugu.
  • Taldeka gure erronka berriari ekin diogu: bloga!
  • Eta erronka berri honen aurrean hitz adierazgarriak adierazi ditugu: poztasuna, alaitasuna, erosotasuna, baikortasuna, beldurra, interesa…